“Deficiencias en la planta de compostaje de Epele agravan la crisis de los residuos” titularraz, “Diario Vasco” izeneko Gipuzkoako egunkaria, 2016ko urriaren 6an, argitaratu zuen albistearen gaia jorratuz honako azalpenak egin nahi ditut. Notizia honetarako irisbidea, beherago erantsitako link-ean daukazue. Baina, irakurtzen hasi aurretik, kokatua dagoen testuingurua ulertu eta egoera interpretatzen laguntzeko asmoarekin, komentario batzuk egin nahi ditut, batez ere Gipuzkoa kanpotik sartu zaretenoi.
Epeleko Konpostatze Plantak, urtean, soilik hiri jatorria duten 10.000 t. biohondakin tratatzeko ahalmena dauka. Beraz, tamaina aldetik, konpostatze industria planta “txikia” da, Europa mailan oso arrunta ez dena, erabiltzen den teknologiagatik, tratatzen dituen hondakin motengatik, ematen den prozesuaren sinpletasunagatik eta lortzen den kalitatezko konpostarengatik.
Hemen, plantari buruz, Gipuzkoako Aldundiak, 2016ko ekainean, Youtuben zintzilikaturiko esplikazio bideoa daukazue: Enlace video Youtube
Altairrek 2014an plantaren diseinua egin eta proiektua idatzi zituen. Proiektuaren interes teknologikoa agerikoa da. 2011ko Hondakin eta zoru kutsatuen Legeak, TMB (Tratamendu Mekaniko Biologikoa) plantetan lortutako materialak, konpostaren definiziotik kanpo uzten ditu, nahasturik jasotako hiri hondakinen tratamendutik lortutakoak hain zuzen. (Europako zenbait herrialdetan urte dexente dira hau aplikatzen dutela eta hemendik gutxira irizpide globalizatua izatera pasako dela aurreikusten da). Aldiz, Legearen arabera, gaika jasotako hiri hondakina jatorri duen atal organikoa, tratamendu ondoren, konpost definizioa jasoko luke.
Irizpide aldaketa hau oso garrantzitsua da eta hiri hondakinen tratamendu kudeaketaren industriari erabat eragiten dio. Kontutan izan behar da, nahasturiko hiri hondakin poltsaren %50a gutxi gora behera hondakin organikoak osatzen duela eta hondakin organiko kopuru handi honi epe ertainera ematen zaion irtenbidea, nagusiki honako bi hauek izango direla: Konpostatzea (gaikako bilketaren bidez jasoa, zuzenean edo biometanizazio prozesu baten ondoren lortutako atala) edo errausketa.
Espainiako merkatuaren abiapuntua honakoa da: hiri hondakin organikoen zati handiena (%92a, 2012ko datuen arabera) nahastuta jasotzen da eta zabortegietara edo TMB plantetara eramaten dira tratamendurako. TMB plantetan, kutsaturiko materia organikoa, (plastiko, beira, metalak, material heterogeneo txikiak, etab.) biologikoki tratatzen da. Zatirik handiena zabortegian amaitzen du, zertxobait erraustegian eta beste zati txiki bat saldu egiten da, edo hobe esanda, konpost gisa saltzen saiatzen da (oso kalitate txarrekoa).
Hipotesi hauekin, materia organikoaren tratamenduari dagokionez, epe ertainera TMBek beteko dituzten funtzioa, biolehortze prozesua egin ondoren, erraustegietarako erregaiak ematea izango da.
Hiri Hondakin Organiko Solidoen Frakzioaren konpostatzeak (gazteleraz, FORSU edo FORM edo FORU) dinamika hau etetea suposatzen du, biohondakinak TMBetako tratamendu korrontetik aterata eta ondorioz erraustegietarako fluxua murriztuz. Interes kontrajarri hauek hiri hondakinen kudeaketaren sektorean tentsioak sortarazten dituzte.
Inguru komertzial aztoratu honi, eboluzioan dagoen edozein merkatuaren egunerokotasuna denari hain zuzen, ingurugiroarekiko eraginak (oso kontuan hartzeko eraginak) eta klase politikoak hondakinen kudeaketa teknikoa instrumentalizateko neurri gabeko interesa gehientzen zaizkio.
Epeleko FORSU biohondakinen konpostatze plantaren albistera itzuliz, egunkariaren artikuluan honako baieztapena egiten da: Epeleko konportatze plantak dituen arazo teknikoak direla medio ez da martxan jartzen. Gure uztetan, arazo tekniko hauek ez daukate inolako erlaziorik planta honen ingeniaritza diseinuarekin eta horrela ez digute helarazi martxa jartzean zehar emandako intzidentzien deskribapena egiten duten “txosten tekniko zehatza.”
Artikuluak, industria instalazio batean hutsalak eta arruntak diren arazo batzuk deskribatzen ditu (ureztapen elektrobalbula , irrati bidezko transmisiorako tenperatura sonda, ureztatze koadroa eta 1,2 kW-dun ontze bentiladorea) eta argi dago, arazo hauek inondik ere ez dutela 2016ko otsailak 24ean behin behinean jasoa izan den obraren ondoren eman den atzerapena justifikatzen.
Azpiegituraren martxa jartzearen atzerapena argudiatzeko adierazten den beste arrazoia, ongarri produktu erregistroaren lortzea da. Ministerioaren arabera, (MAGRAMA) tramitaziorako epealdia 3 hilabetekoa da eta jada azpiegitura %50ean proban izanda, tramitazioa aspaldi (hilabeteak) hasita izan zitekeen.
Idazlariak albisteari emandako ikuspegiak, martxa jartzearen atzerapenaren zergatia gaizki ulertzea eragiten du, informazio objektiboa eta egiaztatua eman beharrean, alde batetik herritarrak nahasten ditu, eta bestetik ezeren truke bere kazetaritza lanaren ospea eta izen ona galtzen ditu. Aldi berean, ezeren truke, proiektuan parte hartu duten eta Gipuzkoako sare ekonomikoa osatzen duten teknikari eta enpresen izen ona eta ospea urratzen ditu.
Irakurri albistea eta ondorioak atera:
Iñigo Irigoyen
Industri Ingeniaria