Hondakinen Karakterizazioa (metodologia diseinua, kanpaina eta emaitzen analisia)

Bezeroa Gipuzkoako Foru Aldundia
Kokapena Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako etxe hondakinen bestelako frakzioaren karakterizazio metodologia, kanpaina eta emaitzen analisiaren proiektua esleitu zion Altair-i.

Proiektu honen lehen atalaren helburu nagusia, zuzenean zabortegietara doazen etxe hondakinen bestelako frakzioaren konposizioa ezagutzea izan da. Gipuzkoan sorturiko hondakinen zati handi bat izanik, beharrezkoa da hondakin hauen konposizioa ezagutzea, ondorengo birziklatze helburu, sentsibilitate kanpaina edota hondakinen tratamendu instalazioen dimentsio lanak aurrera eramateko.

Europan zehar erabiliko eta garaturiko metodologietan oinarriturik, 2012ko bestelako frakzioaren kanpaina urte horretako azken hiruhilabetekoan gauzatu zen, Gipuzkoan gaur egun aurkitzen diren hiru bilketa sistemetara egokituz: 4 edukiontzidun bilketa sistema, 5 edukiontzidun bilketa sistema eta Atez Ateko bilketa sistema.

Karakterizazio emaitzek, gaur egungo bestelako frakzioaren konposizioa nolakoa den erakusteaz gain, bilketa sistemen arteko alderaketa eta hondakinen kudeaketako beste zenbait ondorio argitara azaldu dituzte.

karakterizazio laburpena

os.

02
01

Proyectos relacionados