Pasaiako Portuak saneamentu sistema desberdinak aztertu nahi ditu, Pasaiako badiako uren kalitatea hobetze aldera.
Itsas portu nagusienek uren kalitatearen inguruan dituzten arazoak ikertu ditu azterketa honek. Orokorrean itsas portuek erabiltzen dituzten saneamentu sistemak deskribatu dira eta bereziki sakondu dira Ingurumen Gestio Planak dituzten portuen sistemak.
Uraren kalitatearen inguruko Pasaiako portuak dituen behar zehatzak ere aztertu dira. Horien artean, zenbait eraikuntzek erabilitako uren saneamentuari eta tipologia desberdineko merkantziak metatzen egoten diren biltegi edota plataformetako euri uren saneamentuari dagozkien arazoei, zenbait irtenbide aplikagarri aurkeztu zaizkie.