Epeleko biohondakinen Konpostatze Plantak, Bergaran kokatua (Gipuzkoa), Altair Ingeniaritza eta Arkitekturak diseinatu eta proiektatua, bere martxa jartze prozesua berriki amaitu du.

Europa mailan puntako azpiegitura da, alde batetik, etxe eta jatorri komertzialetik jada banaturik datorren frakzio organikotik  konposta lortzeko duen moduagatik, eta bestetik, duen diseinu funtzionala eta erabiltzen duen teknologiarengatik.

Epeleko konpostatze plantan lortzen den konposta kalitate agronomiko handikoa da, erabilitako lehengai eta konpostatze prozesua dela medio.

Epelen tratatu beharreko biohondakinak (10.000 t/urte), atez ate edo 5. edukiontzia metodo bidez jasoak izan diren gaikako HHOSF*tik (HHOF ** edo UHOF***) lortzen dira. Nagusiki etxe edo komertzio jatorria duten hondakinak osatzen dituzte.

Biohondakin hau material egituratzailearekin nahasten da eta honako fasetan prozesatzen dira:

  • Bio-oxidazioa: Box itxietan ematen da, non aireztapenaren behartu eta denbora-tarteko iraulketen bidez, materia organikoaren hartzidura ematea ekiditen den. Boxak ureztapen kontrol sistemaz egokiturik daude. Bio-oxidazio prozesuak 4 aste irauten ditu, ondoren, materiala heltze prozesura pasatzen da.
  • Heltzea: heltzea meta ilaretan ematen da, aireztapenaren behartu eta denbora-tarteko iraulketen bidez, materiaren hartzidura ematea ekiditen den. Meta batzuek ureztapen kontrol sistemaz daukate. Heltze prozesuak 5,5 aste irauten ditu.
  • Fintzea: Bahetze prozesuan konpostatua izan ez den materia egituratzailea eta gainerakoak banatzen dira (nagusiki plastikoak).
  • Bahetze-ostea: Egonkortze prozesua aireztaturiko bahetze-osteko siloetan amaitzen da.
  • Biltegiratzea: Konposta salmentarako biltegian gordetzen da.

Epeleko biohondakinen Konpostatze Plantak, 22/2011 hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko Legeak definitzen dituen zehaztasunak jarraitzen duen konposta produzitzen du.

Legeak berak, 3. artikuluan bioegonkorturiko materialak (konpost gris ere izendatuak) konpost izendapenetik kanpo uzten ditu, TMB plantetatik lortuak diren trataturiko hiri hondakin nahastuetatik eratorriak direnak. Hauetako planta askok, hauek,  fintze prozesuaren amaieraren ondoren (plastiko eta beira zati batean soilik banatua zutela) , konpost izendapenarekin merkaturatzen zituzten. Konpost grisaren erabilera agronomikoa kontraindikatua dago eta inguru giroarentzat kaltegarria da.

Modu honetan, zuzengarri organoko gisa, konpostaren izen ona kaltetzen zuen praktika hauei amaiera jarri die Hondakinen Legeak.

Epeleko konpostatze plantaren  eta  TMB planten, bioegonkorturiko materiala sortzen dituztenak (konpost grisa), arteko ezberdintasun nagusienak hauek dira:

  • Biohondainen jatorria: Epeleko biohondakina, hiritik jatorriz jada banatua datorren lehengaiak osatzen dituzte. TMB plantetan, tratamendu biologikoa jarri arazten zaien biohondakinek, hiri hondakinen banaketa mekanikoa dute jatorri (edukiontzi bakarreko jasotze sistema).
  • Konpostatze prozesua: Epeleko konpostatze plantan, konpostatze prozesua “atentzio handiz” egiten da oxigenazio, hezetasun eta homogeneitate baldintza egokienak jarraituaz. TMB plantek  biohondakinak zikinkeria ugariz prozesatzen dituzte (plastikoak, metalak…), hauek egituratzaile funtzio okerra egiten dituzte. Jardunbide hauen ondorio, honako arrazoi edo zergatiengatik,  prozesua anaerobikoak ematen dira:    konpostatze matrizearen porositate gabezia, gehiegizko hezetasuna, homogeneitate falta arazoak eta iraultze edo aireztatze gabeziak. Gaizki emandako prozesu anaerobikoek usain txarrek sortzen dituzte, CH4 eta NH3, prozesu aerobikoa inhibitzen dituztenak,  arazoak areagotuz eta kalitatezko konpost produkzioa galaraziz. Guzti hauen ondorio ere, egonkortutako biohondakin (konpost grisa) atal handiak zabortegian edo erraustegian amaitzen dute.

Epeleko konpostatze plantan ekoiztutako konposta kalitate bikainekoa da, konpostaren merkatuan onarpen maila handia aurreikusten diogu.

* HHOSF: hiri hondakin organiko solidoen frakzioa.

** HHOF: hiri hondakin organikoen frakzioa.

*** UHOF: Udal hondakin organikoen frakzioa.

Iñigo Irigoyen

Industria Ingeniaria, Altair Ingeniaritza eta Arkitektura S.L.

Informazio gehiago, Epele, Biohondakinen Konpostatze Planta eta Hiri Hondakinen Transferentzia Estazioa

epele-youtube