Benta-Txikiko barne urbanizazioa Kutxa Ekogunea Parkean

Bezeroa EKOGUNEA, KUTXA FUNDAZIOA
Kokapena Rekalde-Hernani errepidea z/g (GI-2132, 2.km-a). 20.009 Donostia (Gipuzkoa)
Proiektu mota Egikaritza Proiektua
P.E.C. 460.000 €

Proiektuak diseinaturiko antolamenduak, eremuak duen baldintza fisikoei eta  Kutxa Ekoguneak, espezie autoktonoen landetxea sortzeko garatu duen programa edukien beharrei erantzuna ematen dio.

Garaturiko urbanizazioak, bide, pasarela eta bidexken konexio sareen bidez antolaturik integratzeko funtzioa beteko duen eremua osatuko du, hala nola,  erabiltzaileak honakoen arteko ibilbideak egiteko aukera izango duen:

  • Animaliak barne hartuko dituzten eraikinak
  • Landetxeko edukien interpretazio puntu ezberdinak
  • Animalientzako antolaturiko barruti hesitu ezberdinak

Proiektaturiko bide, bidexka eta komunikaziorako ibilbideak irizpide eta jarraibide jasangarriak kontutan hartuz garatu dira, ingurua errespetatzen.  Trazadurak, orografia jarraituz eta magalaren sestretara  moldatuz diseinatu dira, inguruko eraginak ahalik eta gehien ekiditeko eta eremuetan aurkitzen diren begetazio eta zuhaitz autoktonoak errespetatuaz.

Proiektuaren barne, parkea hornituko duten saneamendu, drainatze, ur hornidura, elektrizitate, argiteria eta telekomunikazio kanalerapen azpiegitura berriak definitu dira, bai eta ere  animalientzako aire libreko eremuak osatzeko hesi eta ateak.

BIDEGORRIA.pdf
Y:PROYECTOSPROYECTOS EN CURSO516002-EKOGUNE-BENTA-TXIKI�8-DO
benta-txiki-3

Proyectos relacionados